Fernando Aranburu Berakoetxea
faranbera@gmail.com
Donostian jaio nintzen 1950ean, eta urte gehienak bertan eman ditut.
Mekanika ikasketak egin nituen eta 11 urtetan fabrikako langilea izan nintzen. Gero zurgintzari ekin nion, eta bederatzi urtetan ofizioa erakutsiz ibili nintzen eskolan porrot egindako gazteei. Beranduago Shiatsu ikasi nuen Madrileko Shiatsu Zaleen Eskolan, eta 2002tik aurrera Taitxi klaseak ematen ditut adin nagusiko gizon-emakumeei, Shiatsua izanik nire lanbide nagusia. Shiatsu erakusten dut egun ere. 1994tik aurrera abesbatza batean nabil.
80ko hamarkadaren azken urteetan, gizarte-mugimenduaren krisialdiaren ondoren, eta nere baitan gertatzen ari zenari erreparratu beharrez, Juan Gorostidirekin hasi nintzen taitxia lantzen, eta geroztik bere ikaslea naiz. Barrurago behatu beharrak, psikoanalisiaren eskola lakaniarrera eraman ninduen, eta Joan Salinasekin urte luzez lan egin ondoren, Patrick Monribotekin jarraitzen dut prozesua.
Fernando Lasarekin Wing Tsun eta Yi Chuan egin nituen. Jose Luis Paniaguak, Arte martzialak eta Emozioen adierazpenaz emandako mintegitan hartu nuen parte, eta Tew Bunnag-en ikastaro batzuetara joana naiz. Juan Gorostidirekin taitxitxuan irakaslea izateko formakuntza egin eta berarekin jarraitzen dut taitxi eta Qi gong ikasten.
Tai Chi Chuan eskolako adin nagusikoen taldean naiz irakasle, gorputzaren mobilizazioaren bidez, atentzioa eta intentzioa tresna gisa erabiliz, norberak bere barne-munduarekin kontaktuan jartzen ahalegintzen naiz, dagoen bizitza aberastu asmoz. Modu honetan, dagoena dagoela barru horretan, horren ezagutzak “osasuna” deitzen dugun horren lagungarri gerta daitekeelarik.
Kontaktua: 653 731 208 faranbera@gmail.com